}

Bostgarren indarra non dago?

1989/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Orbita planetarioei buruz egin diren azterketek “bostgarren indar” izenekoaren arrastorik ez dute erakutsi.

Fisikariek bost indar ezagutzen dituzte naturan. Bostgarren indarra Newtonen grabitazio-legearen aldaketa bat da. Duela hiru urte, Washintong-eko unibertsitateko Ephrain Fischbach-ek Newtonen legeak laborategian eskala txikian eginiko esperimentuetan desbidazioak zituela aldarrikatu zuen. Harez gero zientzilariek makina bat saio egin dute Fischbachek esandakoa frogatzeko, baina ez dute bostgarren indarraren existentziaz emaitza erabakiorrik lortu.

Materiari bostgarren indarrak eragiten badio, Eguzkiaren inguruan biratzen ari diren planeten orbitek desbidazioak izan behar dituzte Newtonen legeak esandakoen arabera. Anomalia hau ikusteko zera egin behar da: Newton zuzen zegoela onartuz, Eguzkiaren masa planeta bakoitzaren orbitaren datuekin kalkulatzea. Masa desberdinak lortuko lirateke planeta bakoitzarentzat bostgarren indarrik balego.

Emaitzek ez dute hori gertatzen denik erakutsi. Eztabaida ez da oraindik amaitu, ezen bostgarren indarrak distantzia motzetan bakarrik eragiten omen duenez distantzia planetariotan ez somatzea ez bait da harrigarria.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia