}

Bularreko minbizia erraz detektatzeko tresna

2006/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bularreko minbizia erraz detektatzeko tresna
2006/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Mamografiaren eta beste tresna batzuen lagungarri izango den eskaner bat aurkeztu dute Pennsylvaniako Unibertsitatean. Oso tresna txikia da (10 cm zabal eta 10 cm luze) eta bularreko tumoreak detektatzea du helburu.

Bularra eskaneatzeko, diodo batzuk ditu. Horien bidez argia igortzen du (hurbileko eremu infragorrian) eta horren portaera jasotzen du. Argiak erraz igarotzen ditu ura eta gantza (bularraren osagai nagusiak) eta bost zentimetroraino barneratzen da. Bidean tumore bat badago, ordea, oztopo antzeko bat da argiarentzat --tumoreak odol-hodi asko izaten ditu inguruan, eta odol-hodiek argia absorbatzen dute--.

Ikusten denez, tresna erabilera errazekoa da, eskuan hartu eta bularraren inguruan pasatu besterik ez da egin behar; beraz, sendagileek nahiz minbizi-arriskua duten emakumeek erabil dezakete. Gainera, abantaila handi bat du: tumorea sortu berritan ere hautematen du.

1
223
2006
9
011
Teknologia; Osasuna; Medikuntza
Berriak labur
6