}

Burruntzien bidaia

2006/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Burruntzien bidaia
2006/06/01 | Elhuyar

Intsektuen migrazioa ez da txori kantariena bezain ezaguna, baina, burruntziekin egindako ikerketa baten arabera, antzeko ezaugarriak ditu. Txoriek bezala, burruntziek hiru egunez behin egiten dute migrazio-hegaldia, elikatzeko geratzen baitira; biek erabiltzen dituzte bide berak migratzeko, haize bortitza dabilenean hegan egin gabe, eta kostatik itsasora irten gabe. Modu horretara, burruntziek bidaia luzeak egiten dituzte. Ikertzaileek Estatu Batuetako ekialdeko kostan iparraldetik hegoaldera egiten dutenari jarraitu diote, 2.500 kilometro ingurukoa. Horretarako, irrati-transmisoreak jarri dizkiote hamalau burruntziri, eta hamabi egunez jarraitu diete.

1
221
2006
6
028
Biologia; Zoologia
Berriak labur
11