Coloradoko Arroila joan-etorrian
2008/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Colorado ibaiak zulatutako arroila handiaren aitzindaria duela 55 milioi urtekoa dela dirudi, eta kontrako noranzkoan zioan ibai batek zulatu bide zuen. Coloradoko Unibertsitateko ikertzaileek uste dute egungo arroilaren ekialdeko zatiaren aitzindaria litzatekeen bat bazela duela 55 milioi urte. Nahiko datazio-teknika berria erabili dute lanerako: apatita mineralaren uranio eta helio isotopoen maila aztertu dute. Emaitzen arabera, Colorado goi-lautada duela 80 milioi urte altxatu zen indar geologikoek eraginda, eta, ondoren, ibai bat arroila zulatzen hasi zen. Hainbat ibaiadarrek ere beren lana egin zuten. Duela 6 milioi urte inguru, Colorado ibaiak egungo bidea zein noranzkoa hartu zituen, eta arroilari duen forma eman zion, 2.000 metro inguru sakoneko arroila zulatuz. Bada, hala ere, Coloradoren parte-hartzea duela 20 milioi urte hasi zela dioen daturik.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia