}

Daewoo-k bere fabrika mantendu egingo duela adierazi dio Eusko Jaurlaritzari

1999/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Daewoo enpresa korearrak Gasteizko hozkailu-fabrika egiten aurrera jarraituko duela adierazi zion Eusko Jaurlaritzari iragan martxoan.

Europako Batzordeak enpresa korearrak jasotako dirulaguntzak legez kanpokoak zirela erabaki zuen arren, Demesa sustatzaileko lehendakariak, Min-Woong Lee Daewooko ordezkariak eta Iñaki Telletxea Industria sailburuordeak egindako bileran enpresarekin aurrera jarraitzea erabaki zuten. Iñaki Telletxeak enpresetako ordezkariei Europako Batzordeak hartutako erabakiari errekurtsoa jartzeko asmoa azaldu zien.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia