}

dBase IV kalean

1989/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

dBASE IV; dBASE II, dBASE III eta dBASE III PLUS, PCen inguruan erabilien izan diren datu-baseen jarraipen edo ondorengo bezala datorkigu eta OS/2 eta MS-DOS sistema eragileen pean funtzionatu ahal izateko diseinatua izan da.

Ashton-Tate/Microsoft etxeko dBASE IV eta SQL SERVERek miniordenadoreen ahalmena eta lan-estazio adituak erabili ahal izateko posibilitateak konbinatzen dituzte.

Aldi berean, Ashton-Tate-k beste utilitate berri bat (Step I Vward) kaleratzeko asmoa ere iragarri du; Clipper, FoxBase eta Quicksilver-en garatutako aplikazioak aldaketa txiki batzuekin bakarrik dBASE IV/SQLra bihurtzeko utilitatea hain zuzen ere.

Step I Vward menu bidez zuzenduriko aplikazio independentea da eta lehenago aipatutako aplikazioetan egindako iturburu-programetatik dBASE IV/SQLn exekuta daitezkeen programak lortzeko aukera ematen du, dBASE IV datu-basearen erabiltzaileek erabil ahal izan ditzaten.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia