}

Denak akabatu eta kito!

2003/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

AEBetan arduratuta daude Mississippi ibaiko espezie batzuk Laku Handietara iristeko arriskua dagoela eta. Izan ere, geografikoki urrun egon arren, Mississippi eta Laku Handiak lotuta daude XIX. mendetik. Garai hartan, Chicago AEBetako hiri industrializatuenetako bat zen, eta Michigan lakura botatzen zituzten zikinkeria guztiak. Baina lakua poluitzen ari zela eta, zikinkeriak beste norabaitera eramatea bururatu zitzaien. Horretarako, Mississippiren adar batean, Illinois ibaian, bukatzen zen kanal bat egin zuten: Chicago ibaia.

Hasieran, ibai hori oso poluitua zegoen; ondorioz, bertan ez zegoen bizirik. 1970eko hamarkadatik aurrera, ordea, ibaia garbitzen eta biziberritzen hasi zen. Baina orain ikusi dute Mississippiko espezie batzuek ibaia inbaditu dutela, eta Laku Handietara iristeko arriskua dagoela. Horri aurre egiteko, hainbat proposamen aztertu dira, eta konturatu dira eraginkorrena Chicago ibaiko bizidun guztiak akabatzea dela. Zalantzarik gabe, behin betiko irtenbidea da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia