}

Depresioak % 50 areagotzen du hiltzeko arriskua

2020/02/26 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

depresioak-50-areagotzen-du-hiltzeko-arriskua
Arg. Jabetza publikoa

Espainian egindako ikerketa batek agerian utzi du depresioa eta bizi-itxaropenaren arteko erlazioa. Madrilgo eta Bartzelonako unibertsitate eta ikerketa biomedikoko zentro batzuetako ikertzaileek egin dute azterketa, eta nazioarteko beste zenbait ikerketak erakutsitakoa berretsi dute: depresioa urte gutxiago bizitzearekin erlazionatzen da, eta ez bakarrik suizidioagatik, baizik eta heriotza-kausa orokorrekin.

Ikertzaileek Espainiako populazioa ordezkatzen duten ia  4.600 pertsona aztertu dituzten sei urtez. Eta ikusi dute, epe horretan, depresioa dutenek %  50 aldiz arrisku handiagoa dutela hitzeko, besteek baino. Arriskua are handiagoa da gizon gazte eta adin ertainekoetan: 18-64 urteko gizonek 6 aldiz arrisku handiagoa dute hiltzeko.

Emaitza harrigarria da neurri batean, depresioa ohikoagoa baita emakumeen eta adinekoen artean.  Ikertzaileen ustez, litekeena da laguntza profesionala ez eskatzearen eta bizi-ohitura okerragoen ondorioz izatea hori, baina hipotesiak baino ez direla ohartarazi dute.

Edonola ere, espero dute ikerketa baliagarria izatea depresioaren detekzioan eta tratamenduan arreta jartzeko, bereziki, talde zaurgarrienean.  Journal of Affective Dissorders aldizkarian argitaratu da ikerketa.