}

Diamantea baino gogorragoa

2005/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Diamantea bera baino are eta gogorragoa den karbonozko material bat egin dute Alemaniako fisikari batzuek. Material berri horren gogortasuna 491 gigapascal (GPa) da, diamantearena, berriz, 442 GPa. Sekretua karbono-atomoen antolamenduan dago, material berri horretan, diamantezko nanobarra antzeko batzuk baitaude elkarri lotuta. Material hori egiteko, karbono-60 molekulak presio eta tenperatura oso handian jarri dituzte (20 Gpa eta 2.500 K).