}

Diamantea ez da elementurik trinkoena

2002/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Elementurik trinkoena bitxietan ez, baizik eta zenbait boligrafo eta orratzen muturretan dagoela iradoki du Kaliforniako ikertzaile-talde batek. Neurketa berrien arabera, elementu naturalik trinkoena osmioa da. Livermore National Laboratory-ko ikertzaileek osmioaren konprimigarritasuna neurtu eta kalkulu teorikoek iragarritakoa baino dezente txikiagoa dela ikusi dute.

Metala izaki, osmioaren konprimigarritasun txikiak harrituta utzi ditu ikertzaileak. Diamantearen atomoak oso modu trinko eta berezian daude lotuak, baina metaletan, atomoen arteko lotura ahulagoa da. Dena dela, eta xaflatzearekiko erresistenteagoa denez, diamanteak ez du elementurik gogorrenaren titulua galduko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia