}

Diamantea ez da elementurik trinkoena

2002/04/09 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia

Elementurik trinkoena bitxietan ez, baizik eta zenbait boligrafo eta orratzen muturretan dagoela iradoki du Kaliforniako ikertzaile-talde batek.

Osmioak, platinoaren taldeko elementuak, titulu bat gehiago irabazi du: elementu natural dentsoena izateaz gain, eta urtze-puntu oso altua izateaz gain, neurketa berrien arabera, elementu naturalik trinkoena ere bada.

Livermore National Laboratory-ko ikertzaileek osmioaren konprimigarritasuna neurtu eta kalkulu teorikoek iragarritakoa baino dezente txikiagoa dela ikusi dute. Izan ere, orain arte froga fisikorik egin gabe ontzat eman dira kalkulu teorikoak. Metala izaki, osmioaren konprimigarritasun txikiak harrituta utzi ditu ikertzaileak. Diamantearen atomoak oso modu trinko eta berezian daude lotuak, baina metaletan, atomoen arteko lotura ahulagoa da.

Dena dela, eta xaflatzearekiko erresistenteagoa denez, diamanteak ez du elementurik gogorrenaren titulua galduko. Ikerketaren berri Physical Review Letters aldizkariaren apirileko zenbakian eman dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia