Dieta zabaldu zuelako bizi da kondorra
2004/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Amerika iparraldean animalia handi asko desagertu ziren Pleistozenoan, eta, ondorioz, baita haiekin elikatzen ziren hegazti sarraskijale gehienak ere; baina Kaliforniako kondorrak bizirik irautea lortu zuen.
Garai hartako hiru hegazti-espezieren hezurretako isotopoak aztertu dituzte, eta ikusi dute kondorrak itsas ugaztunak ere jaten zituela; desagertu ziren espezieetakoek ez, ordea. Eta paleontologoen ondorioa izan da dieta zabalagoa zeukalako iraun zuela bizirik kondorrak.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia