Dinosauro kanibalen arrastoak Madagaskarren
2003/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Orain arte dinosauro
kanibalak izan zirela uste bazen ere, oso froga gutxi zeuden. Baina Madagaskarren
aurkitutako aztarnategi aberatsetan, Majungatholus
atopus dinosauroak, behintzat, bere espeziekoak jaten zituela frogatu
da. Ikertzaileek Majungatholus
atopus dinosauroen hezurretako hortz-markak aztertu, garai hartako
hainbat animalia-espezieren markekin alderatu eta espezie bereko dinosauroek
egindakoak direla ikusi dute. Hala ere, oraingoz ezin da jakin dinosauro horrek bere espeziekoak ehizatu egiten zituen ala hilda aurkitutakoan jaten zituen. |
eu es fr en ca gl