}

Dinosauroa lumaz jantzita, nabarmentzeko

2009/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Dinosauroa lumaz jantzita, nabarmentzeko
2009/02/01 | Elhuyar
(Argazkia: Z. Cuang & X. Lida/Science)

Beipiaosaurus dinosauroaren lumek hegazti askotan duten funtzio berbera zuten: bere burua nabarmentzea, bikotekidea erakartzeko edo etsaiak uxatzeko. Hori ondorioztatu dute Txinako Ornodunen Paleontologia eta Paleoantropologia Institutuko ikertzaileek, espezie horretako topatu duten azken fosila aztertu ondoren.

Badira urte batzuk dinosauro lumadunen fosilak azaldu zirela, batez ere Txinan, eta Beipiaosaurus-aren lehen fosila ere han aurkitu zuten, 1999an. Paleontologoek ez zekiten zer funtzio zuten lumek, baina isolatzaile termiko gisa balio zezaketela uste zuten.

Orain, baina, Beipiaosaurus-aren beste fosil bat topatu dute, eta hobeto aztertu ahal izan dute. Hala, konturatu dira luma txiki eta leunez gain bazituela beste luma batzuk, haietatik oso desberdinak, luzeak eta gogorrak. Buruan, lepoan eta buztanean zituen luma haiek; hain juxtu, gaur egungo hegaztiek ere hor dute nabarmentzeko edo beren burua erakusteko funtzioa duen lumajea. Horregatik, dinosauroetan ere funtzio berbera izan zezaketela ondorioztatu dute.

1
250
2009
2
027
Paleontologia; Eboluzioa
Berriak labur
13

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia