}

Dinosauroak desagertzeko garaian, zenosferak

2008/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Dinosauroak desagertzeko garaian, zenosferak
2008/06/01 | Elhuyar
(Argazkia: P. Trusler)

Erregai fosilak erreta bakarrik sortzen diren hidrokarburo-pikor batzuk (zenosferak) aurkitu ditu nazioarteko talde batek dinosauroak desagertu ziren garaiko sedimentuetan. Horrek pentsarazi die agian dinosauroak suntsitu zituen eragileetako bat garai hartan gertatu zen erregai-sute bat izan zela.

Dinosauroak Lurra jo zuen asteroide batek desagerrarazi zituelako ideia zabalduena eta onartuena da. Baina asteroidearen talka hutsak ezin izan zituen dinosauroak akabatu; beste fenomenoren batek gertatu behar izan zuen. Orain arte, bi aukera proposatu dituzte hainbat ikertzaile-taldek: asteroidearen talkatik atera zen beroak basoetan sute handiak eragin zituela, eta horrek berotze globala eragin zuela; edo suteen ondorioz sortu zen kedarrak eguzki-argia estali zuela, eta horrek dinosauroen elikagai ziren landareak hil zituela.

Hirugarren aukera bat eskaintzen du zenosferak aurkitu dituen taldeak. Haien ustez, asteroideak jo zuen eremuan (Chicxulub-en, Yucatán penintsulan) erregai fosilen erreserba handi bat zegoen (gaur egun ere badago). Talkaren ondorioz, lehenik erregaiak lurrundu egin ziren, eta, ondoren, atmosferan su hartu zuten. Hala, suzko bola handi bat eratu eta ehunka kilometroan zabaldu zen. Horrek basoak erretzea, klima berotzea edo kedarrak eguzki-sua estaltzea eragin bide zuen.

1
243
2008
6
016
Paleontologia
Berriak labur
10

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia