Dinosauroen koloreak identifikatu dituzte
2010/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Dinosauroen koloreak identifikatu dituzte
2010/05/01 | Elhuyar
(Argazkia: Zhang et al. 2010)
Dinosauroen jatorrizko koloreak identifikatu dituzte Bristolgo Unibertsitateko ikertzaileek, fosildutako pigmentuak aztertuta.
Dinosauroen eta hegazti primitiboen fosiletan melanosomak aurkitu dituzte ikertzaileek. Melanina pigmentua duten organuluak dira melanosomak, eta larruazalean, ilean eta lumetan daude. Bi melanosoma-mota aurkitu dituzte, eumelanosomak eta feomelanosomak, hain zuzen ere, eta kolore beltz grisaxkaren eta marroiaren erantzule direla ikusi dute, hurrenez hurren. Melanosomarik gabeko egiturak, berriz, zuriak izango ziren, ikertzaileen ustez.
1
264
2010
5
008
Biologia
Albisteak
10
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia