}

Dioxina jalea

1998/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Errausketa-instalazioak direla eta gure artean hilabete gutxitan hain ezagunak egin diren dioxinak albiste dira egun hauetan. Japoniako Ehime Unibertsitateko zenbait ikertzailek eginiko aurkikuntzaren arabera, minbizia eragiten duen dioxina arriskutsua onddo baten bidez suntsi daiteke.

Onddo honen jatorrizko bizilekua usteldutako zura izan ohi da. Duela gutxi, dioxina “jateko” zaletasuna duela konturatu dira ikertzaile japoniarrak.

15 egunez dioxinaz inguraturik eduki dute onddoa eta % 85 deskonposatzea lortu duela behatu dute. Orain, eraginkorrago bilakatzeko ahaleginetan dabiltza ikertzaileak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia