}

Discovery-a kazkabarrak hondatuta

1999/05/23 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Aurreko astean gogotik eta indartsu bota zuen kazkabarra Cabo Cañaveral inguruetan. Nekazaritzan eta beste hainbat alorretan kalte nabarmenak eragin zituen eta horrez gain, teknologia aurreratuenak ere kaltetu ziren. Discoverya harrapatu zuen kazkabarrak eta erregai-tankean 150 zulo egin zituen.

Zulo gehienak erraz konpontzeko modukoak dira, baina horietatik 13 transbordadorearen atzealdean daudenez ezin dira tankea askatu gabe konpondu. NASAko teknikarien ardura nagusia zuloak izoztea da, airea hartzean apurtzea eta transbordadorean konpondu ezineko kalteak izatea. Izotza erraz sor daiteke, tankea oxigeo eta hidrogeno likidoz beteta baitago. Beraz, Discovery transbordadoreak hurrengo asteetarako zituen irteerak kolokan daude.

7kn argitaratua

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia