}

Disko konpaktoa: sakeleko jogailua

1987/08/01 Barandiaran, Xabier Iturria: Elhuyar aldizkaria

Urte gutxitan ikaragarri mi-niaturizatu da disko konpaktoen jo-gailua, eta eramangarri bihurtu da.
Philips CD10 baten erraiak. CD150 ereduak, zirkuitu integratu oso bat (gurutze iluna) behar zuen beso irakurlearen higidura kontrolatzeko. Orain, hiru mikroprozesadore (zirkulu ilunak) besterik ez dira behar. Zenbakizko iragazkia eta dekodifikatzaile analogiko/numerikoa bi mikroprozesadoretan biltzen dira (zirkulu argiak). Lehen lau behar ziren (gurutze argiak).

Urte gutxitan ikaragarri miniaturizatu da disko konpaktoen jogailua, eta eramangarri bihurtu da. Alabaina, bere prezioak (75.000 pta.) eramangaitz ere egiten du.

Disko konpaktoen jogailuen garapenean miniaturizazioa izan da urratsik aipagarriena. Konpakto-jogailuak 1983.ean jaio ziren eta 15 kg pisatzeaz aparte 45 x 32 x 15cm-ko neurriak zeuzkaten. Hiru urtean ikaragarri txikitu dira. Technics SL-PX5-ak adibidez, 480 g pisatu eta 126 x 126 x 23 mm neurtzen ditu. Jogailu eramangarri honetako kalitate musika-ak ez du ezer galdu eta etxeko jogailu finkoen parekoa da.

Horrelako trinkotasuna lortu ahal izateko, hiru arlotan egin da lan: mekanikan, elektronikan eta elikadura elektronikoan. Jogailuen elektronika mikroprozesadore eta zirkuituen integrazioan egin den aurrerakadaz profitatu da. Egun, garai batean hamabost zirkuituk egiten zuten lana bost zirkuituk egiten dute. Era berean, lehen bi mikroprozesadorez osatutako bi taldek besoaren higidura erradial eta bertikala kontrolatzen zuten. Egun, mikroprozesadore bakar batek egiten du lan hori. Dekodifikatzaile analogiko/numerikoa eta zenbakizko iragazkia bi zirkuitu integratutan biltzen dira, eta lehen lau behar ziren horretarako.

1 . Pionner PDC 7
2. Funai CDP 760
3. Grundig CDP 50
4. JVC XLR 10
5. Philips CD 10
6. Toshiba XR-P9RC
7. Sony D 50 MK II
8. Sony D 55 T

Kasu honetan; beste aparatu elektroniko eramangarrien kasuan bezala (kalkuladora, magnetofono edo walkman-ak), elementurik handiena eta astunena elikadura elektrikoarena da. Aparatu guztietan, honen pisua beste guztiarenaren parekoa da gutxienez.

Beren dimentsioak txikiak izanik ere, tresna hauek funtzio asko dauzkate eta etxeko aparatuen funtzio beretsuak ere bai: pausa, bilaketa azkarra, atzeraka eta aurrerakako zona-jauzia, programazioa eta errepikapena. Batzuek gainera, irrati-hargailu moduan ere lan egiten dute.

Lastima garesti xamarrak izatea!

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia