DNAn oinarritutako nanotresnak
2003/02/05 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Ikerketa Parisko Historia Naturalaren Museo Nazionaleko biofisikari batzuek kaleratu dute. Helburua lortzeko DNAren ezohiko egitura bat erabili dute, sekuentzia jakin bateko DNAren lau harizpiz osatutakoa.
Egitura hori beste harizpi bat gehituz luzatzen da, ohiko helize bikoitzaren antzeko itxura hartzen baitu. DNAren harizpi berri hori askatuz, aldiz, hasierako neurrira itzultzen da.
Bi egitura horien artean
5-6 nanometroko aldea dagoela ikusi dute FRET (fluorescence resonance energy-transfer, "fluoreszentzia-erresonantzia energia-transferentzia") espektroskopia bidez.
Aipatutako zikloa segundo gutxitan gertatzen denez, mugimendu hori zilindro batean pistoiek egiten dutenarekin konparatu dute.
Nanoteknologiaren ikuspuntutik, helburua baseen sekuentzietan oinarrituz DNAren egitura kontrolatzean datza, hartara mugimendu berriak lor baitaitezke.
Oinarri hori aintzat hartzen duten ikerketa guztiek bultzada berria eman diote biomolekuletan oinarritutako nanoteknologiari.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia