}

Dortoka berdea arriskutik kanpo

2006/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Dortoka berdea arriskutik kanpo
2006/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: O. Hoegh-Guldberg)

Ascension uhartean (hego atlantikoan) egindako ikerketa baten arabera, dortoka berdearen populazioa bere onera etortzen ari da han, eta dagoeneko ez dago arriskuan. Horrek eztabaida piztu du, ez ote den hobea arriskuan dauden populazioak katalogatzea, eta ez espeziea bera.

Dortoka berdea (Chelonia mydas), gainerako itsas dortokak bezala, desagertzeko arriskuan dauden espezieen zerrendan dago, Munduko Kontserbazio Batzordearen zerrendan, hain zuzen ere. Horrek ez omen du benetako egoera islatzen, Ascension uhartean populazioak asko egin baitu gora azken hamarkadetan, eta, dirudienez, antzeko zerbait gertatu da Brasil eta Karibe aldeko beste populazio askorekin ere.

Zenbaiten ustean, laguntza hobeto bideratuko litzateke zerrendan arriskuan dauden populazioak baino ez balira agertuko.

Berriak labur
3
1
218
2006
3
005
Ingurumena; Ekologia; Zoologia