}

Dortoka ibiltaria

2001/09/26 Elhuyar Zientzia


Irudikoa bezalako egiazko kareta batek Almeriako kostaldea bisitatu zuen uztailaren amaieran eta han utzitako arrautzak aste honetan hautsi dituzte kumeek.

Egiazko karetak Afrikako hondartza birjinetan ipini ohi dituzte arrautzak, gizakiengandik urrun eta ingurugiro-egoera berezia dagoen tokietan. Horregatik da hain harrigarria batek uztailean Almeriara bisita egin izana. Dortokak hotel baten ondoko hondartza nudista aukeratu zuen arrautzak erruteko, eta adituak zur eta lur geratu ziren. Bi hilabete hauetan, arrautzak babesteko segurtasun-neurri bereziak hartu dira eta, esan bezala, astearen hasieran dortoka txikiek itsasorako bidea hartu zuten.

Egiazko karetak jaio diren hondartzara itzultzen dira arrautzak ipintzera eta biologoek hurrengo urtean ere bisitaren bat izatea espero dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia