Duela 150 milioi urteko ugaztuna
2005/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ugaztun intsektujale baten fosila aurkitu dute Coloradon (Estatu Batuetan); arratoi baten tamainakoa da, eta duela 150 milioi urte bizi izan zen. Ugaztun hori orain arte ezagutzen ez zen espezie batekoa da —Fruitafossor windscheffelia izena jarri diote aurkikuntza egin duten tokiaren eta aurkitzailearen izenean—. Gorputz-adarrei eta hortzei begiratuta, gaur egungo espezie termitajaleen antzekoa omen da, baina ez haien arbasoa.
eu es fr en ca gl