}

DVD grabagarriak bateratzeko akordioa

2002/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

DVD berriaren izena ‘Izpi urdineko diskoa’ da (ingeleseko Blue ray disc) eta 27GB gordeko ditu; orain artekoek gordetzen dutenaren boskoitza.

Gaur arte, grabatzeko hiru sistema ezberdin egon dira; DVD+RW, DVD-RAM eta DVD R/RW hain zuzen ere, eta euren artean bateraezinak. Arazo horri aurre egiteko helburuaz bildu dira Philips, Samsung, Lg Electronics, Thomson, Sony, Matsushita Electric Industrial, Hitachi, Pioneer eta Sharp –fabrikatzaile nagusienak– eta akordioa sinatu dute.

Izpi urdineko diskoak 27 GBko memoria eta 12 cm-ko diametroa izango ditu; bestalde, orain arteko sistemek irakurri ahal izango dute. Kapazitateari dagokionez, gaur egungo disko batek 4’7 GB, edo film bat, gorde dezake eta disko berriak, berriz, bost film gordeko ditu.

Aipagarria da Toshiba, lehen DVDa garatu bazuen ere, ez dagoela akordioa sinatu dutenen artean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia