Ebola birusak txikitu du gorilen populazioa
2007/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ebola birusak txikitu du gorilen populazioa
2007/01/01 | Elhuyar
Kongoko gorilek eta txinpantzeek ebola birusaren kontrako neurrien premia dute, azken urteotan ale asko hil baititu birusak. Egoera larriena gorilena da; berez, urriak ziren, oso populazio txikietan banatuta zeuden, eta birusak populazio osoaren % 25 hil du. Biologoek badituzte ebolaren kontrako txertoak eskura, baina orain arte ez dituzte goriletan erabili, ez baitzegoen argi gorilen desagerpenean ebolak zerikusirik zuen edo ez. Espainiako, Alemaniako eta Suediako biologo-talde baten lanak, ordea, baieztatu egin du birusaren eragina.
1
227
2007
1
009
Zoologia; Biologia
Berriak labur
6
eu es fr en ca gl