}

Ebola birusak txikitu du gorilen populazioa

2006/12/11 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Kongoko gorilek eta txinpantzeek ebola birusaren kontrako neurrien premia dute, azken urteotan ale asko hil baititu birusak. Egoera larriena gorilena da; berez, urriak ziren, oso populazio txikietan banatuta zeuden, eta birusak populazio osoaren % 25 desagerrarazi du. Biologoek badituzte ebolaren kontrako txertoak eskura, baina orain arte ez dituzte goriletan, ez baitzegoen argi gorilen desagerpenean ebolak zerikusirik zuen edo ez. Espainiako, Alemaniako eta Suediako biologo-talde baten lanak, ordea, baieztatu egin du birusaren eragina.