}

Eboluziorako urratsak ote?

2002/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bicyclus anynana tximeletak orbanak ditu hegaletan harraparietatik babesteko. Horregatik, 'diseinu' biologiko hori etengabe egokitu behar zaio inguruneari. Zientzialariek ikerketa egin dute orbanak nola aldatzen dituen ikusteko. Orbanen diseinua kodetuta duen genea zein den aspaldidanik da jakina, eta gene horretan diren aldaketak aztertu nahi zituzten zientzialariek. Horretarako, tximeletak laborategian hazi eta bederatzigarren belaunaldira bitartean gertatutako aldaketak aztertu zituzten. Azkenean, muturreko bi belaunaldien geneek baseen sekuentzia ezberdinak zituztela baieztatu zuten. Eboluzioa pixkanaka bultzatzen duten aldaketa txikien adibidea al da behatutakoa?

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia