Ediakararreko 3Dko fosilak
2004/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Ternuako ekialdean, 560 milioi urte baino gehiagoko fosilak aurkitu dituzte zientzialariek.
Ternuako ekialdean, 560 milioi urte baino gehiagoko fosilak aurkitu dituzte zientzialariek; hau da, berriki katalogatu duten Ediakararrekoak dira.
Fosilak oso ondo gorde dira, hiru dimentsiotan azaltzen dira, eta rangeomorphs izeneko itsas izakienak dira.
Fosilek landare-itxura dute, hostoen antzeko egiturekin eta enbor batetik ateratzen diren adarrekin. Alabaina, zientzialariek uste dute ez zirela ez landareak eta ez animaliak, baizik eta beste talde biologiko batekoak.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia