}

Eguna gau bihurtuko da ostegunean

2001/06/19 Elhuyar Zientzia

1999. urtean ipar-hemisferioan gozatu genuen ikuskizun berbera izango da ikusgai datorren ostegunean hego-hemisferioan. Ilargiak Eguzkia estaliko du oso-osorik. Eklipse osoa Atlantikoaren hegoaldean eta Afrikako zenbait lekutan ikusi ahal izango da, eta eklipse partziala, berriz, Brasilen, Hego Atlantikoaren zatirik handienean eta Afrikako zati handi batean.

Behatokirik hoberena Erdialdeko Afrika da, han eklipseak lau minututik gora iraungo baitu. Bitarte horretan, Jupiter, Merkurio eta Artizarra begi-bistan izango dira, eta kondizio meteorologikoak oso onak badira, hainbat izar ere ikusi ahal izango dira; adibidez, Capella, Castor, Pollux, Sirius, Betelgeuse edo Rigel.

Milaka zaletu eta profesional Afrikan dira dagoeneko eklipsearen zain. Gehienak Zambiara hurbildu dira, bertako zeru argiek eta egonkortasun politikoak erakarrita. Eklipseari esker, Zambiak 20.000 turista eta 15 milioi dolar jasoko dituela kalkulatu da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia