"Egungo ikertzaileen curriculumak askoz hobeak dira, eta lehiakortasuna eta presioa, gero eta handiagoak"
2012/02/01 Urruzola Arrate, Manex - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria
Bai; izan ere, Ikerbasqueko lantaldea oso ona eta eraginkorra da. Kasu honetan, posible da ikerkuntza eta kudeaketa bateratzea.
Saiatu gara irizpideak eta baldintzak betetzen. Ebaluaketarako oso ongi finkaturiko prozedurak daude, eta guk pauso guztietan araudi horiek oso ongi jarraitu ditugu, emaitza bermatzeko.
Zaila da. Kontuan izan behar da hemen duela 40 urte ikerkuntza ez zegoela oso garatuta. Eusko Jaurlaritza zientzia-sistema garatzen hasi zen duela 30 urte inguru. Nahiz eta oso historia laburra izan, garapena nabarmena da. Nire ustez, gaur hemen dugun ikerkuntza-maila duina da, eta esparru batzuetan oso ona da.
Natura-zientzia batzuk oso garatuta daude: fisika, kimika, matematika, biologia molekularra, biokimika... Esparru horietan une honetan daukagun ikerketa-maila ona da; izan ere, natura-zientzia horiek oso finkatuta daude, eta tradizio propioa daukate. Badaude beste arlo batzuk ere, berriagoak izan arren Euskadin oso garatuta daudenak: nanozientziak eta neurolinguistika, adibidez.
Garrantzitsua da koordinatua dagoen kudeaketa martxan jartzea. Badugu zentro anitz dituen sare bat, eta zentro horien arteko koordinazioa garatzea oso garrantzitsua izango da. Baina zentroen autonomia bermatzea ere garrantzitsua da. Izan ere, sistema burokratiko bat martxan jartzen badugu, hori oso kaltegarria izan daiteke, bai zentroentzat, bai sarearentzat.
Zientzialariok beti pentsatzen dugu ez daukagula behar adina baliabide. Baina kontuan hartu behar da Euskal Herria txikia dela, eta, beraz, ezinezkoa da esparru guztietan beharrezko den masa kritikoa lortzea. Zein esparrutan gabiltzan ondoen eta zeinetan hobetu nahi dugun aukeratu beharra daukagu. Ezinezkoa da den-dena ongi garatzea. Nik uste dut garatuen dauden arloetan ia lortu dugula beharrezko den masa kritikoa: Europako beste zentroen mailarekin parekatzeko, oraindik ikertzaile batzuk erakarri beharko ditugu; baina helburua gertu dago. Aldiz, beste arlo batzuetan, zaila izango da aipatzen didazun masa kritiko hori lortzea.
Biomedikuntzaren arloan, adibidez, ikertzaileak erakartzeko gai izan behar dugu. Esparru hori oso garrantzitsua da, eta zerbait gehiago egin beharra daukagu beharrezkoa den ikerketa-maila lortzeko.
Ikerbasque nazioarteko radarretan agertzen da. Zientziarako fundazio gisa, Ikerbasquek badu prestigioa, eta ikertzaileentzat oso interesgarria da. Azpimarratu nahi nuke 20 kontratazio egitea dela helburua, bai, baina guretzat garrantzitsuena kalitatea dela. Horrek esan nahi du maila handiko ikertzaileak 13 badira, 13 horiek kontratatuko ditugula; ez dugu mailarik jaitsiko hogeira iristeko. Kalitatea da helburua, ez aurreikusitako zenbakia.
Hori topea litzateke. Orain arte 99 ikertzaile kontratatu ditugu. Lehen esan dudan bezala, guretzat maila da garrantzitsuena, eta ez zenbaki hutsa. Dena dela, ongi legoke helburu hori lortzea.
Bai, eta logikoa da, gainera. Ikertzaile batzuek esaten dute: "Zer egiten du Ikerbasquek hemen gauden ikertzaileon taldeak eta azpiegiturak hobetzeko?". Alde batetik, gure asmoa izan da erakarritako zientzialariak beti hemengo ikerketa-talde batean integratzea; horrela ikerketa-talde horrek ikertzaileak dakarren esperientzia aprobetxatzeko. Ulergarria da hemengo ikertzaileek Ikerbasque ikertzaileek dituzten baldintzak nahi izatea; nik ere nahi nituzke, kasu batzuetan, behintzat. Baina masa kritikoa sortu beharra daukagu, eta, bestalde, aurrekontu-arazoak ditugu. Gustatuko litzaidake hemengo zientzialariei laguntza ematea, baina onartu behar dut gaur egun zaila dela.
Bai, egia da hori. Lehen bazegoen baldintza bat zioena hemengo ikertzaileek ezin zutela Ikerbasque programetan parte hartu; baina guk baldintza hori kendu egin genuen. Orain hemengo ikertzaile gazte nahiz seniorrek ere parte har dezakete gure programetan, baldin eta kontratu egonkorrik ez badute, behintzat. Gainera, harrobia bultzatzeko eta kanpoan dauden ikertzaile gazteak berreskuratzeko programa berri bat martxan jartzeko asmoa dugu. Badakigu oraingo hau ez dela garairik onena, baina ikertzaile gazteak erakartzeko programa garatuta dugu dagoeneko, eta, orain, proiektu berri hori lehenbailehen martxan jarri nahi dugu.
Ez dut uste soldata denik irizpiderik garrantzitsuena. Beharrezkoa da soldata duina izatea, noski; baina ikerketa garatzeko baldintzek ere duinak izan behar dute. Horrek esan nahi du ibilbide zientifiko baten beharra dagoela, azpiegitura egokiak, kontaktuak, aldeko giro bat... Eta ikertzeko askatasuna ere beharrezkoa da. Ikerbasquen irizpidea bikaintasuna da, baina ez da arlorik mugatzen maila handiko ikerketa bada.
Zaila da bermatzea, jakina. Ibilbide zientifikoa hasi, doktoregoa egin, doktorego-ondoko egonaldia... denboraren poderioz posible da ibilbidea egonkortzea. Baina ez dut uste komeni denik hasieratik den-dena bermatuta edukitzea eta lanpostu finkoa izatea. Izan ere, pertsonak aldatzen joaten dira, baina garrantzitsua da inguruneak ikertzaileari aukerak eskaintzea interesatzen zaion bidea hartu ahal izateko.
Bai, hasieran behintzat oso nomada da karrera hori. Baina ekidinezina da. Izan ere, zer lekutan ikas dezakezu nola egiten den bikaintasunezko zientzia? MITen, Hardvarden, CERNen... Ezinbestekoa da hara joan eta ikastea. Kontua da han lortzen den esperientzia gero hemen aprobetxatzea. Nola? Ikertzaile horiek berreskuratuz.
Bai, hala da. Eta, gainera, curriculumak askoz hobeak dira, eta lehiakortasuna gero eta handiagoa da. Eta presioa izugarria da.
Baietz uste dut. Elhuyarrek egindako azterketaren arabera, adibidez, gizarteak oso ongi baloratzen ditu ikertzaileak. Beste kontu bat da gazteek ikerkuntza bizimodu gisa nola ikusten duten. Iruditzen zait lanbide ezegonkor gisa ikusten dutela, bohemio samarra agian, eta beste lanbide batzuk egonkorrago eta errazago ikusten dituzte. Bi ikuspegi kontrajarri daude hor.
Niri gustatzen zaidana ikerkuntza da. Zorionez, Ikerbasquen posible da kudeaketa eta ikerkuntza bateratzea. Dena dela, uste dut zientzialariok zientziaren kudeaketan parte hartu behar dugula. Hori da nire ekarpena. Datozen urteotan beste zientzialari batzuk etorriko dira, ikerkuntzaren kudeaketan beren ekarpena egiteko. Uste dut gure erantzukizuna dela, kudeaketak garrantzia baitu. Ikerkuntza eta kudeaketa, biak dira garrantzitsuak, eta zientzialariok konpromisoa hartu beharko genuke zientziaren sistema kudeatzen laguntzeko.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia