Egurra ia fosilduta, bost egunean
2005/02/01 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia
Ia sinestezina. Estatu Batuetako zientzialari batzuek egurra fosildu dute laborategian. Eta bost egunean, gainera. Dena dela, argitu behar da emaitza ez dela naturan dauden fosilen berdin-berdina. Baina zientzialariek erabili duten metodoak antzeko zerbait sortzen du. Bi egunean izan dute egur hori azidotan eta beste bi uretan eta silizetan (hondarretan, alegia); azkenean, 1.400 graduan berotu, eta silizeak egurrarekin bat eginda, fosil-itxurako egitura bat eratu da. Benetako fosiletan ez dira silizio- eta karbono-atomoak konbinatzen, eta egur horretan, ordea, bai.
Hala ere, zientzialarien asmoa ez zen benetako fosilak egitea; hondakin erradioaktiboak garbitzeko balioko duen material bat lortu nahi dute. Material horretan poro erregularrak eragitea lortzen badute, bide onean doaz.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia