Eguzki-zelula ultrameheak
1999/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Floridako Unibertsitateko injineruek eguzki-zelula izugarri mehe eta merkeak egiteko metodoa diseinatu dute. Zelula horiek gaur egungo siliziozkoak baino 100 aldiz meheagoak dira eta material erdieroale gutxiago behar dutenez, merkeagoak ere izango dira.
Garatu duten teknologia berriarekin CIS izeneko erdieroalezko oso geruza mehea jartzen da aurrez prestatutako euskarrian; kristalean, esaterako. Nahikoa da 2 edo 3 mikrako geruza (giza ilea baino meheagoa). Zelula horien errendimendua % 18koa da, gaur egun merkatuan dauden siliziozko onenen antzekoa, eta 10 urteren buruan merkaturatzeko prest izatea espero dute.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia