}

Eguzkia ala berotegi-efektua errudun?

1998/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Azken mende honetan munduko tenperaturak 0,6 ºC igo dira, gutxi gorabehera, Lurraren berotze-fenomenoa dela eta. Orain arte errudun bakartzat ozono-geruza gutxitzeak sortu duen berotegi-efektua jo da. Baina atmosfera-fisikari batzuk errudun berri bat aurkitu dute, askoz boteretsuagoa:Eguzkia. Danimarkako E. Christensen eta K. Lassen ikertzaileen ustez berotegi-efektua Eguzkiaren eraginaren ondoan ia arbuiagarria da, eta beraz

Lurraren berotze-efektua Eguzkiaren jarduerarekin lotuta dago.

Lurraren berotze-efektua Eguzkiaren jarduera-zikloekin erabat lotuta dago. Eguzkiak jarduera handiko uneak izaten ditu periodikoki eta, ondorioz, partikula-kopuru handiago igortzen du espaziora, Eguzki-haizea bezala ezagutzen den fenomenoa sortuz. Eguzki-haizea handiagoa denean Lurrera iristen diren izpi kosmikoak gutxitu egiten dira, eta ikertzaileen ustez, honek atmosferan hodei gutxiago eratzea ekartzen du. Orain ikerketak izpi kosmikoek atmosferan duten eragina egiaztatzera zuzendu dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia