Eguzkia hiru dimentsiotan
2007/04/26 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa
Lehenengo aldiz, Eguzkiaren hiru dimentsioko irudiak jaso dituzte. NASAren STEREO behatokiaren bidez ateratako argazkiak bateratuta eginak dira irudiak. Adituek esan dutenez, Eguzkiaren fisika hobeto ezagutzen lagunduko dute, eta, bide batez, eguzki-ekaitzak iragartzeko ere lagungarri izango dira.
Eguzki-ekaitzak noizbehinka Eguzkitik ateratzen diren ioi-jarioak dira, eta Lurrera iristen direnean kalteak eragin diezazkiekete sateliteei, irrati-komunikazioari eta sare elektrikoari. Hori dela eta, garrantzizkoa da eguzki-ekaitzen iragarpena ahalik eta zehatzena izatea. Hiru dimentsioko irudi horiek horretan lagunduko omen diete; ioi-erupzioak zehazki Eguzkiaren zer lekutan gertatzen diren jakingo dute, eta, hala, gero zer noranzko hartuko duten iragarri ahal izango dute espazioko eguraldi-iragarleek.
Argazkia: NASA.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia