Eguzkiaz baliatu… eta ibili munduan
1996/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Eguzkiaren energia baino ez du beharko zerua zeharkatzeko. Ixila, praktikoa eta erabat garbia; horixe diote, behintzat, Icaré 2 izenaz bataiatu duten hegazkina egin duten ikertzaileek. Datorren urteko uztailean egingo du bere estraineko hegaldia Icaré 2 hegazkinak, Alemaniako Sttutgart hirian azken ukituak eman ondoren.
25 metroko zabalera du; plastikoz eta karbonozko zuntzez egina dago eta horrek nahikoa arina izatea ahalbidetu du: 165 kilo baino ez.
Eguzki-panelek hegazkinak behar duen energiaren % 93 eskuratuko dute eta 2,4 metroko helizea du. Horrekin guztiarekin, planeagailu arruntek egiten duten ibilbide bera egin ahal izango du Icaré 2 izenekoak.
Hala uste dute proiektu honetan lanean ari diren ikertzaileek eta zuzen daudela iragartzearren uztailean Icaré 2-k nazioarteko hegazkin-lasterketan parte hartuko du.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia