Ekialde Ertaineko metal-fabrikarik handiena
2002/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
K. a. 2700 urte inguruan funtzionamenduan zegoen metal-fabrika bat aurkitu dute Jordania hegoaldean. Aurkitu den fabrikarik handiena da eta tresna interesgarri ugari aurkitu dira oso egoera onean: kobrezko lingoteak egiteko moldeak, harrizko mailuak, aizkorak, zizelak eta abar luze bat.
Oso egoera onean kontserbatu da fabrika osoa. Dirudienez, lurrikara handi batek eragindako luiziak fabrika estali eta lur horren babesean gorde dira urte hauetan guztietan aztarna guztiak.
Zientzialariek, aurkitutako objektuekin eta lortutako datu guztiekin, kobrezko erremintak egiteko prozesu osoa nola zen ikastea lortu dute. Kontuan izan behar da garai haietan kobrearena zela metalen teknologia berritzaileena, eta Israel eta Egipto bitartean zegoen sare komertzialean garrantzi handia zutela fabrika hauek.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia