}

Ekimen kontserbazionistek biodibertsitatea hobetzen dutela frogatu dute

2024/04/25 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

ekimen-kontserbazionistek-biodibertsitatea-hobetze
Guyanako oihanaren galera € 35 gutxitzea lortu dute ekimen baten bidez. Meta-azterketan kontuan hartu duten ekimenetako bat izan da. Arg. Andrew Sinder, Re:Wild

Nazioarteko 186 ikerketaren meta-azterketa batek baieztatu du kontserbazioko ekimenek ―bereziki, espezieen eta ekosistemen gainekoak― eragin onuragarria dutela biodibertsitatean. Science aldizkarian argitaratu dute azterketa, eta, egileen ustez, baliagarria izango da etorkizuneko politikak diseinatzeko eta indartzeko.

Izan ere, munduan esku-hartze kontserbazionista ugari egiten diren arren, agerikoa da ez direla nahikoak kontserbazioari buruzko nazioarteko helburuak lortzeko; adibidez, Dibertsitate Biologikoari buruzko Hitzarmenean zehaztutakoak. Dena dela, orain arte ez zegoen azterketarik ikusteko zer gertatuko litzatekeen ekintza kontserbazionistak egingo ez balira. Horrenbestez, artikuluaren egileek askotariko esku-hartzeak aztertu dituzte, mundu osokoak, eta frogatu dute haietatik bi herenek biodibertsitatearen egoera hobetu dutela, edo, gutxienez, okertzea moteldu dutela.

Horrez gain, eskala handian eragin onuragarriena dituzten ekimenak identifikatu dituzte: espezie inbaditzaileen kontrola, habitat-galerari aurre egitea eta bere onera ekartzea, eremuak babestea eta kudeaketa jasangarria. 

Nolanahi ere, egileek ohartarazi dute ezinbestekoa dela ahalegin handiagoa egitea kontserbazioan, biodibertsitate-krisiari erantzuteko; adibidez, ekintzak hedatuz, eta finantziazioa areagotuz.

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia