}

Elefanteek izenen antzekoak izan litezkeen deiak erabiltzen dituzte

2024/06/12 Etxebeste Aduriz, Egoitz - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

elefanteek-izenen-antzekoak-izan-litezkeen-deiak-e
Arg. George Wittemyer

Afrikako sabanako elefante basatiek elkarri deitzeko erabiltzen dituzten deiak gizakiok erabiltzen ditugun izenen antzekoak izan litezkeela ondorioztatu dute ikertzaile batzuek,  Nature Ecology & Evolution aldizkarian argitaratu dute lanean.

Izurdeetan eta loroetan ere ikusi izan da elkarri zuzentzeko berariazko soinuak erabiltzen dituztela, baina kasu horietan, hartzaileak egiten dituen soinuak imitatuz egiten dute. Elefanteen kasuan, berriz, ez dirudi horrela egiten dutenik, eta, beraz, ikertzaileek ondorioztatu dute gizakiok erabiltzen ditugun izenen antzekoagoak direla elefanteen dei horiek.

Ikasketa automatikoa erabiliz, elefanteen 469 dei aztertu zituzten ikertzaileek. Eta ikasketa automatikoko eredua gai izan zen dei horien hartzaileen % 27,5 identifikatzeko. Halaber, alderatu zuten 17 elefante basatik nola jokatzen zuten haiei edo beste elefante bati zuzendutako deien grabazioak entzundakoan. Eta ikusi zuten elefanteak azkarrago hurbiltzen zirela eta bokalki gehiago erantzuten zutela deia eurei zuzendutakoa zenean, beste elefanteei zuzendutako deien kasuan baino. Horrek iradokitzen du elefanteek ezagutzen dituztela haiei zuzendutako deiak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia