}

Elementurik astunena

1987/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Sobietar zientzilariz osatutako talde batek, elementu kimikorik astunena isolatu duela aldarrikatu du. Elementu berri honen zenbaki atomikoa 110 da.

Juri Oganesian-ek zuzendutako taldeak bi saio eraman ditu aurrera. Batean, argona-40, 18 protoi dituena, 92 protoi dituen uranio-236z bonbardatu dute. Bestean, 20 protoi dituen kaltzio-40a 90 protoi dituen torioz bonbardatu dute. Sobietar zientzilarien ustetan fisioaren ondoren lortutakoa, 110 protoi dituen elementua da. Honek 9 milisegundoko batezbesteko bizia omen du.

Aldarrikapen hau ez da guztiz onartua izan eremu berean lanean ari diren zientzilari guztien artean. Askoren eritziz sobietarren saioetatik ez dago elementu berri bat sintetizatu dela esateko nahikoa datu.

Elementu astun berrien sortzearen atzean dagoen interesa zera da: 114 protoitik gorako elementuak nahikoa egonkor direla uste izatea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia