Elhuyarrek Astronomine proiektuan hartuko du parte
2022/12/14 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)
2022ko azaroaren 15ean eta 16an, Europako sei herrialdetako parte-hartzaileak bildu ziren Dublinen (Irlanda), Drumcondra ikastetxean, Astronomine proiektuaren lehen bileran.
Astronomine Erasmus+ ezagutza-aliantzen proiektu bat da, Drumcondra (Irlanda) Hezkuntza Zentroak zuzendua. Partzuergoko gainerako kideak Private School Themistoklis (Grezia), NUCLIO (Portugal), Atermon B.V. (Herbehereak), Hearthands Solutions (Zipre) eta Elhuyar (Euskal Herria) dira.
‘Astronomine - Astronomia ikasten Minecraft-en bidez’ Erasmus+ programatik laguntza jaso duen proiektua da. Helburutzat du 9-12 urteko gazteen artean STEAM gaien interesa suspertzea, eta astronomia-gaien inguruko ezagutza eraikitzea Minecraft jokoa erabilita. Astronomiako ezagutzez gain, zeharkako konpetentziak garatzea ere bilatuko du, hala nola logika, sormena eta pentsamendu zientifikoa, horretarako Minecraft-eko hainbat mundu sortuta.
Proiektua 2022ko azaroaren 1ean hasi zen ofizialki, eta 24 hilabetez jarraituko du. Abiatzeko bileran, partzuergoko liderrek hurrengo 6 hilabeteetarako aurreikusitako edukia, helburuak, jarduerak eta lanak ere aurkeztu zituzten.
Proiektuaren webgunea ere prest dago: http://astronomine.erasmusplus.website/.
2024an doan argitaratuko da 9-12 urteko gazteekin astronomia lantzeko joko-sorta.
Harremanetarako:
Danel Solabarrieta Arrizabalaga, proiektu-koordinatzailea
Elhuyar – Euskal Herria
Astronomine proiektua Europako Batasuneko Erasmus+ programak finantzatzen du. Albiste hau lan-taldeak sortu du, eta adierazitako iritziak partaideenak baino ez dira, eta ez dira Europako Batzordea eta Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua (SEPIE) hemen zabaldutako informazioaren erantzule."
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia