}

Elhuyarrek Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetan Astronomine proiektua aurkeztu du

2023/07/13 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Elhuyarrek euskarazko bideo-jokoetan izan duen ibilbidea azaldu du Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetako “Bideojokoak euskararentzat” ikastaroan. Atzera begiratzeaz gain, Elhuyarreko Danel Solabarrieta Arrizabalagak esku artean dituzten proiektuak ere azaldu ditu, besteak beste, Astronomine bideo-jokoa.

 

elhuyarrek-euskal-herriko-unibertsitateko-udako-ik

‘Astronomine - Astronomia ikasten Minecraft-en bidez’ Erasmus+ programatik laguntza jaso duen proiektua da. Helburutzat du 9-12 urteko gazteen artean STEAM gaien interesa suspertzea, eta astronomia-gaien inguruko ezagutza eraikitzea Minecraft jokoa erabilita. Astronomiako ezagutzez gain, zeharkako konpetentziak garatzea ere bilatuko du, hala nola logika, sormena eta pentsamendu zientifikoa, horretarako Minecraft-eko hainbat mundu sortuta.

Astronomine Erasmus+ ezagutza-aliantzen proiektu bat da, Drumcondra (Irlanda) Hezkuntza Zentroak zuzendua. Partzuergoko gainerako kideak Private School Themistoklis (Grezia), NUCLIO (Portugal), Atermon B.V. (Herbehereak), Hearthands Solutions (Zipre) eta Elhuyar (Euskal Herria) dira.

Proiektua 2022ko azaroaren 1ean hasi zen ofizialki, eta 24 hilabetez jarraituko du.2024an doan argitaratuko da 9-12 urteko gazteekin astronomia lantzeko joko-sorta.

 

Proiektuaren webgunea: 

http://astronomine.erasmusplus.website/.

 

Harremanetarako:

Danel Solabarrieta Arrizabalaga, proiektu-koordinatzailea

Elhuyar – Euskal Herria

d.solabarrieta@elhuyar.eus

 

Astronomine proiektua Europako Batasuneko Erasmus+ programak finantzatzen du. Albiste hau lan-taldeak sortu du, eta adierazitako iritziak partaideenak baino ez dira, eta ez dira Europako Batzordea eta Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua (SEPIE) hemen zabaldutako informazioaren erantzule."

 

                    Hau duen irudia testua

Azalpena automatikoki sortu da

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia