Elhuyarrek “Zientzia-emakumeak argira” 2023ko egutegia argitaratu du
2022/11/02 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)
Hilabete bakoitzean garai zein jakintza-arlo desberdinetako emakumeak aurkezten dira, Izaskun Alberdi Landaluzek eginiko ilustrazioekin.
Hauek 2023ko egutegiko emakume protagonistak:
- Urtarrila: Mari Luz Esteban Galarza, medikua eta antropologoa.
- Otsaila: Maryam Mirzajani, matematikaria.
- Martxoa: Estibaliz Apellaniz Ingunza, geologoa.
- Apirila: Emma Roca Rodríguez, biokimikaria, mendi-lasterketaria, suhiltzaile profesionala eta ekintzailea.
- Maiatza: Dorcas Mthoni, informatika-ingeniaria eta ekintzailea.
- Ekaina: Homira May Rezai, medikua.
- Uztaila: Melissa Cristina Márquez Villalobos, itsas biologoa, hezitzailea eta zientzia-komunikatzailea.
- Abuztua: Amaia Arranz Otaegui, historialaria eta arkeobotanikaria.
- Iraila: Sally Ride, NASAko fisikaria, dibulgatzailea eta astronauta.
- Urria: Maddi Astigarraga Bergara, ingeniari biomedikoa eta ilustratzaile zientifikoa.
- Azaroa: Ainara Sangroniz Agudo. kimikaria
- Abendua: Katalin Karikó, biokimikaria
Egutegia Durangoko azokan (Elhuyarren standean) salgai egongo da eta dagoeneko liburu-dendetan salgai dago.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia