}

Elurra urtzean ur-jauziak indartzen dira

2001/05/14 Elhuyar Zientzia

Islandian urte-sasoi honetan, neguko elurra urtuta dago eta glaziarretako azaleko izotz-geruza ere urtzen hasi da; beraz, ibaiak eta errekak urez gainezka daudenez, ur-jauziak sortzen dira. Handiena eta ospetsuena Gullfoss (Urrezko urjauzia) da. Hvita ibaian dago eta Islandiaren ekialdeko Langjokull eta Hofsjokull glaziarretako izotz-geruzen urak biltzen ditu. Apiriletik irailera arte, ibaiak bere indar guztia erakusten du.

Ur-jauziaren neurri izugarriaz jabetzeko, goiko jauziaren ezkerraldean dagoen harkaitz gaineko inurri-itxurako jendeari begiratu besterik ez dago. Bigarren jauzia 30 m erortzen da 2,4 km luze den arroila estu batera.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia