}

Elurrezko oinatzak

2001/02/21 Elhuyar Zientzia

Elurretan oinez ibiltzean, botek edo oinetakoek elur-geruza zapaltzen dute, jabearen oinaren neurriko oinatzak utziz. Elur-geruza handia bada, oinek ez dute elurra guztiz zeharkatzen eta ez dira lurreraino iristen. 1996ko ekaitzaren ondoren, Estatu Batuetako Washington-Baltimore inguruan metro-erdia baino gehiagoko elur-geruzak estali zuen lurra; bi asteren buruan, elur gehiena urtu egin zen. Botek azpian hartutako elurrak, ordea, trinkoagoa izanik, denbora gehiago behar du urtzeko eta horrela lortu ahal izan zen irudia. Beraz, sinestezina iruditu arren, elurra ia desagertu denean ere, batzuetan norbaiti atzetik jarrai diezaiokegu utzitako oinatzei segituz.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia