}

Emakumeak eta bular-minbizia

1991/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Menopausia ondoren estrogenoak kontsumitzen dituzten emakumeek bular-minbizia garatzeko arriskua omen dute.

Brigham eta Boston-eko medikuek 121.700 emakumeren segimendua egin dute hamar urtean zehar. Menopausiaren ondoren estrogenoak erabiltzen dituztenean bular-minbizia garatzeko % 30 % 40ko proportzioan arrisku handiagoa dute. Hala ere, ikerlari hauek diotenez hormonaren abantailak arriskuak baino dezentez handiagoak dira. Zehatzago esanda, estrogenoen bidez emakumeek "sofokoak" eta deskaltzifikazioa hobeto kontrolatzen dituzte.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia