}

Enbalajezko altzariak

1994/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Altzarigile europar batek hemendik aurrera altzariak erabilitako enbalajez egitea proposatu du. Hasteko, lehengai gisa esnearen enbalajea (“tetrabrik” motakoa) erabiltzea nahi dute.

Altzariak egiteko oholak lortzearren, hiru etapako prozesua burutu behar da. Esne enbalajeak bildu ondoren, txikitu, berotu eta konprimatu egiten dira inolako produkturik erantsi gabe. Enbalajearen horman dagoen plastikoak kola gisa funtzionatzen du. Horrela lortzen diren aglomeratu-oholak batetik ez dira erretzen (2 klasekoak dira) eta bestetik iragazkaitzak dira. Zenbait bulego eta banketxe jadanik altzari-mota honetaz hornitzen ari da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia