}

Enceladus ilargiak atmosfera du

2005/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Saturno aztertzen ari den Cassini espazio-ontziak egin du aurkikuntza: Enceladus ilargiak badu atmosfera. Beraz, atmosferadun ilargien talde txikia gizendu du Enceladusek. Ilargiak inguruan elektrikoki kargatutako molekulak dituela ikusi dute, eta molekula horiek dardara eragiten dutela Saturnoren eremu magnetikoan. Planeten eremu magnetikoan mugitzen diren ionizatutako ur-molekulen maiztasun berarekin eragiten du dardara, hain juxtu, ilargiak Saturnoren eremu magnetikoan. Eta hori izan da Enceladusek atmosfera duelako lehen froga.