}

Enkriptazio-sistema berrien bila

1999/08/29 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Salerosketa elektronikoetan Data Encryption Standard (DES) enkriptaziorako sistema erabiltzen da datuen segurtasuna gorde nahian. Baina sistema hori 70eko hamarkadan sortu zuten eta dagoeneko zaharkituta dago gaur egungo ordenadore indartsuak direla eta. Horregatik, U. S. National Institute for Standars and Technology delakoak datozen urteetan erabilgarria izango den sistema berria aurkitzeko txapelketa antolatu du. Lehen txandan 15 hautagaiek munduko kode-apurtzaile indartsuenen proba jasan zuten eta bost pasa dira bigarren txandara. Horien artean bada Serpent izenekoa, erabateko segurtasuna eskaintzeko eta datuen segurtasunak mende betea iraungo duela bermatzeko diseinatua dagoena. Erabilera orokorreko softwarea izendatu dute eta egileek ez dute hura erabiltzeko oztoporik jarri.

7kn argitaratua

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia