}

Enpresa txiki eta ertainek abantailarik bai ote?

1995/04/01 Aranguren, Mari Jose Iturria: Elhuyar aldizkaria

Euskal Autonomi Elkarteko manufakturazko industrian 1990. urtean genituen enpresetatik % 97 txikiak ziren, eta enpresa hauei zegokien enplegua manufakturazko industriari zegokion enpleguaren % 48 zen. Enpresa txiki eta ertainak hartuz gero, bi talde hauei enpresen % 99 eta enpleguaren % 80 zegozkien.

Enpresa txiki eta ertainen kopuruan eta enpresa hauei dagokien enpleguan ematen den eboluzioari begiratzen badiogu, EAEko manufakturazko industrian enpresa txiki eta ertainen pisua 80ko hamarkadaren bigarren zatian erruz igo zela esan behar da. Urte hauetan sortutako enpresa txiki eta ertainak izan dira EAEko manufakturazko industriako enplegu sortzailerik garrantzitsuenak. Gainera, hau ez da EAEn bakarrik gertatzen; Espainiako eta atzerriko herrialdeetako txosten eta ikerketetara jotzen badugu garbi ikus daiteke Espainian, Estatu Batuetan, Erresuma Batuan, Frantzian eta abarretan ere berdin gertatu zela. Atzerriko herrialdeekiko ezaugarri bereziren bat aipatzekotan, gertakizun honek Espainian eta EAEn izan duen atzerapena aipatu beharko litzateke, bi esparru hauetan enpresa txiki eta ertainen pisuaren igoera hau atzerriko herrialdeetan baino beranduago eman baita.

Enpresa txiki eta ertainek funtzio sozial garrantzitsu bat bete badute ere, hau da, enplegu sortzaile edo iturburu garrantzitsuak izan badira ere, Ekonomia Industrialeko ikerketa askotan herrialde bateko industrian enpresa txikiek pisu erlatibo handiago izatea herrialde horren lehiagarritasunerako oztopo edo puntu ahultzat jo izan da. Iritzi horren alde ondorengo arrazoiak aipatu izan dira:

  • 80ko hamarkadaren bigarren zatian sortutako enpresa txiki eta ertainak izan dira EAEko manufakturazko industriako enplegu sortzailerik garrantzitsuenak.
    Ekonomi eskalak garrantzitsuak diren sektoreetan enpresa txikiak desabantailan aurkitzen dira. Hau da, sektore batean ekoizkin unitate gehiago ekoizten dutenez, merkeago produzitu ahal izango dute eta sektore horretan enpresa txikiek zailtasunak izango lituzkete handiekin kostuetan konpetitzeko.
    Ekonomi eskalak, egiten diren inbertsioen zati edo kostu finkoa produkzio-unitate gehiagoren artean banatzeagatik ematen dira. Ondorioz, enpresa batean ekonomi eskalek iturburu desberdinak izan ditzakete eta ez dira nahi eta nahiez produkzio prozesuko kostu finkoak banatzeagatik sortzen, baizik eta teknologian, marketing-eko alor desberdinetan eta abarretan sortzen diren kostu finkoen banaketagatik ere eman daitezke. Are gehiago, badirudi azken urteetan aipaturiko azken bi arrazoi hauengatik maizago ematen direla.
  • Enpresa txikiek normalean teknologi maila apalagoa izaten dute, neurri handi batean ekonomi eskalez hitz egitean aipatu dugun arrazoi batengatik, teknologi inbertsioetan ere ekonomi eskalak oso garrantzitsuak izan daitezkeelako alegia (adib. I+Gko kostuak normalean kostu finkoak izaten dira) eta, orduan eta gehiago produzitu errazago izango litzateke eginiko inbertsioari errentagarritasuna ateratzea. Horregatik, enpresa handiek gehiago produzitzen dutenez, enpresa txikiek baino erraztasun handiagoa lukete beraien I+Gko inbertsioak errentagarri gerta dakizkien. Ondorioz, enpresa txikiek zailtasunak dituzte teknologi mailan inbertsio finko altuak eskatzen dituzten sektoreetan konpetitzeko.
  • Arrazoi berdinengatik –eta oraingoan marketing-eko kostuei dagokionez, hots, publizitate kostuei eta abarri dagokienez–, enpresa handiek marketing-alorra landuago izaten dute normalean. Hau, teknologiari buruz hitz egitean aipatu dugun bezala, marketing-arloan eman daitezkeen ekonomi eskalen ondorioz gertatuko litzateke, hau da, enpresa handiek unitate gehiago produzitzeagatik marketing-arloko kostu finkoak ere ekoizkin gehiagoren artean bana ditzakete. Ondorioz, kanpo merkataritzara oso irekiak dauden eta marketing-eko kostu finko altuak eskatzen dituzten sektoreetan nekez konpeti dezakete enpresa txikiek.
Enpresa txikiek zailtasunak dituzte teknologi mailan inbertsio finko altuak eskatzen dituzten sektoreetan konpetitzeko.

Dena den, enpresa txiki eta ertainek lehiakortasunerako zenbait oztopo badute ere, ezin genezake esan enpresa txikiak izatea herrialde baten lehiakortasunaren kalterako denik aurretik herrialde horretan zer sektore-mota dauden ikusi arte behintzat. Ondorengo lerroetan enpresa txikiek izan ditzaketen abantaila batzuez arituko gara:

  • Oso aldakorrak diren sektoreetan, hots, haien eskariaren maila eta ezaugarriak maiz eta erraztasun handiz aldatzen diren sektoreetan, enpresa txikiek abantailak izan ditzakete. Enpresa handiek, haien egituragatik, kostu finko altuagoak izaten dituzte. Hau da, enpresa handietan kapital-kostuek lan-kostuek baino pisu handiagoa dute, eta beraz enpresa handien malgutasuna txikiagoa da. Ondorioz, enpresa txikiek enpresa handiek baino kostu-aldaketa txikiagoz eskariaren aldaketetara egokitzeko erraztasuna dute eta honetan datza Stigler autoreak erabiltzen duen malgutasun-kontzeptua.
  • Bestalde, enpresa txikietan erabakiak azkarrago eta errazago hartzen dira, batez ere haien hierarkian maila gutxiago egoten delako. Ondorioz, informazioa goiko mailatik behekora eta behekotik goikora azkarrago hedatzeko bideak dituzte enpresa txikiek. Hau ere malgutasunaren beste kontzeptu bat dugu, hain zuzen ere Harrigan autoreak erabiltzen duen malgutasun-kontzeptua.
Kanpo merkataritzara oso irekiak dauden eta marketingo kostu finko altuak eskatzen dituzten sektoreetan nekez konpeti dezakete enpresa txikiek.

Azken urteotan eskariak aldaketa handiak izan ditu, batetik modaren eraginagatik eta, bestetik, gero eta internazionalizatuagoak gaudelako. Honek ere, lehiakorra izateko, malgutasuna eskatzen du.

Azkenik esan beharra dago ekonomi eskalengatik desabantailak dituzten sektoreetan ere enpresa txikiak beste bitarteko batzuez balia daitezkeela lehiakorrak izateko. Bitarteko hauek ondorengoak izan daitezke:

  • Teknologi malguak: 80. hamarkadan teknologi malguek –hau da, ekoizkin desberdinak produzitzeko egokitze erraza duten teknologiek–, aurrerapen handia izan dute eta teknologi malgu hauek produktu-mailan ematen diren ekonomi eskalen garrantzia jaisten dute. Beraz, enpresa txikiak teknologi malguetan inbertitu eta inbertsio honen errentagarritasuna lortzeko makina horietan ekoizkin desberdinak produzitzeaz balia daitezke eta ekonomi eskalak produktu-maila lortu beharrean enpresa-mailan lortzeaz.
  • Kanpo merkataritzara oso irekiak dauden eta marketingo kostu finko altuak eskatzen dituzten sektoreetan nekez konpeti dezakete enpresa txikiek.
    Enpresen arteko kooperazioa: enpresa txikiek zenbait arlotan elkarlanera jo dezakete, hau da, merkatuko sareak, zenbait teknologi berezi eta abar elkarbana ditzakete. Horrela zenbait arlotan eman daitezkeen kostu finkoak enpresa desberdinen ekoizkin unitateen artean banatuz, erraztasun handiagoa izango lukete beren inbertsioak errentagarriak egiterakoan.
  • Desberdintzeko estrategia: enpresa txikiek, ekonomi eskalak garrantzitsuak diren sektoreetan lehiatzeko zailtasunak badituzte ere, beste estrategian, desberdintzeko estrategian alegia, egin dezakete lehia. Alde batetik, eskariaren ezaugarrietan maiz ematen diren aldaketaz (moda eta abarrean eraginez) balia daitezke, ezaugarri horiek eskaintzean lehenak izaten saiatzeko. Bestalde, bere ekoizkinak merkatu zati batera zuzenduz bereizi daitezke, hots, bezeroarenganako gertutasunean oinarrituz eta ezaugarri hori baloratzen duten bezeroez baliatuz, horiek kokatuak dauden inguruko merkatura zuzendu daitezke.

Beraz, ezin dezakegu esan, besterik gabe, enpresa txiki eta ertainak izatea herrialde baten lehiakortasunerako kaltegarri denik. Sektore-mailara gutxienez jaitsi beharko litzateke azterketa, hori esan ahal izateko. Sektore batzuk kapitalean oso intentsiboak dira eta hauetan ekonomi eskalak oso garrantzitsuak izaten dira. Sektore horietan enpresa txikiek kostuetan lehiatzeko duten zailtasunari aurre egiteko bidea aurkitzen duten ala ez ikusi beharko litzateke.

Oso aldakorrak diren sektoreetan, hots, haien eskariaren maila eta ezaugarriak maiz eta erraztasun handiz aldatzen diren sektoreetan, enpresa txikiek abantailak izan ditzakete.

Beste sektore batzuk, aldiz, eskari oso aldakorra izan dezakete (gerta daiteke hauetako batzuetan ekonomi eskalak garrantzitsuak izatea ere), hau da, eskari-mailak edo ezaugarriek gora-behera handiak izan ditzakete (adib. momentu batean larruzko zapaten eskaria oso altua izan daiteke eta handik denbora batera modaren eraginez, edo kirolak hartzen duen garrantziagatik, jendeak kirola egiteko zapatilak erostea nahiago izan dezake). Era honetako sektoreek pisu handia duten herrialdeetan oso garrantzitsua izango da eskaintza/eskarira egokitzeko ahalmen handia duten enpresak izatea, eta kasu hauetan enpresa txikiak, bere malgutasunagatik, egokiak izan daitezke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia