}

Erradiazioak eragindako kalteak

2000/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Mikrotxipak egiteko garatu zen argi infragorri indartsua erradiazioak eta produktu kimiko toxikoek zelulak nola kaltetzen dituzten ikertzeko erabili dute San Franciscoko Berkeley Laborategi Nazionalean. Ikerketa horien emaitzak zentral nuklearretako langileek hartu beharrezko segurtasun-neurriak optimizatzeko oso baliagarriak izan litezke. Metodo honekin zelulak banan-banan irradiatzen dituzte eta ondoren zelulak islatutako argia jaso. Zelularen osagaien arabera islatutako argiaren kantitate eta konposizioa desberdina izango da eta ikertzaileek hildako zelulen ADNak jasotako kalteak zein diren ikus dezakete, esaterako.

Metodo hau intentsitate txikiko erradiazioaren eragina neurtzeko erabiliko dute, lehenagoko metodoak ez baitziren eraginkorrak intentsitate baxuetan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia